Azpisarrera
Hiztegigintzan, azpisarrera sarrera nagusi baten baitan biltzen diren bigarren mailako sarrerak dira, sarrera nagusiarekin loturiko lokuzioak, esaerak eta antzekoak biltzen dituztenak, betiere unitate lexikoa osatzen badute. Adibide gisa, hautsak harrotu aditz lokuzioa dago, hauts eta harrotu hitzen azpisarrera gisa azaldu beharko litzatekeena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, subentry; gaztelaniaz, subentrada.