Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Aurrekontu-murriztapena (aurrekontu-lerroa)

Agian, aurrekontu-murrizketa bilatzen ari zinen.

Mikroekonomian, aurrekontu-murriztapena kontsumitzaile eskura duen aurrekontu edo diru-kopuruak ondasunak erosteko ezartzen dion muga eta muga horretan eros ditzakeen ondasunen konbinazioen multzoa da. Aurrekontu-lerroa aukeran dauden bi ondasunetarako, aurrekontu edo diru-kopuru batekin kontsumitu daitezkeen ondasunen konbinazioak dira, kartesiar diagrama batean irudikatuta. Lerro hori zuzena da eta malda beherakorra du; hain zuzen ere, ondasun batetik zenbat eta gehiago kontsumitu, bestetik gutxiago kontsumitu beharko da, gainera, ardatzekin lerroak dituen ebaki-puntuek muterreko egoerak islatzen dituzte, kontsumitzaileak bere aurrekontuarekin A produktua edo B produktua soilik erosten duenean. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,* restricción presupuestaria, línea presupuestaria, línea de balance, recta de balance.*

189 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.