Arloko alfabetatzea
Arloko alfabetatzea ikasleei jakintza-arlo edo diziplina batean erabiltzen diren idazketa, irakurketa, hizketa eta ikerketa moduak erakustea da, hots arlo horretako diskurtsoak nola osatu eta ulertzea, arlo horretako adituek egiten duten bezala, betiere diskurtso horiek esanahi konkretu eta zuzena har dezaten. Adibide gisa, matematikako alfabetatzeak ikasleei matematika-ikurrak, adierazpen matematikoen irakurketa, matematikan gauzak nola adierazi eta abar irakastea da. **Beste hizkuntzetan:**ingelesez, disciplinary literacy; gazteleraz, alfabetización disciplinar.