Enpresa-sehaska startup eta antzeko enpresa-ekimenak, hasi berriak, txikiak eta hazteko potentzial handiarekin, bildu eta garatzen laguntzen duten erakundeak dira, maiz enpresa moduan antolaturik baita ere, enpresa haientzako aholkularitza…
Antolakuntza batean, arlo funtzionalak haien barnean jarduera, lan edo ataza desberdinak burutzen dituzte arlo edo sailak dira. Enpresan adibidez, ekoizpen ed operazio, merkataritza, finantza eta giza baliabideen sailka bereiz daitezke, besteak beste. Arlo funtzionalak, ordea, ez dira enpresan bakarrik azaltzen; ospitale batean esaterako, lehen mailako arreta, larrialdiak, kirurgia, pediatria, ... dira arlo funtzional desberdinak. Orokorrean, arlo funtzionalak beti existitzen badira ere, gera daiteke erakundearen departamentalizazioa eta kudeaketa beste irizpide batzuei jarraiki egitea, esaterako eremu geografikoak bereizita, hala nola kudeaketa enpresako lantegien arabera egitea.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, áreas funcionales.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.