Arkitektura brutalista (brutalismoa)
Arkitektura brutalista edo brutalismoa Erresuma Batuan 1950eko hamarkadan abiarazitako mugimendu eta estiloa izan zen, eraikuntza minimalista eta funtzionalak aldezten dituena, apaingarririk gabe eta maiz eraikuntza material gordinak, zementua eta adreilua esaterako, agerian utziz. Ludwig Mies van der Rohe eta Le Corbusier izan ziren mugimendu honetako inspiratzaile nagusiak. Bereziki erabili izan da eraikuntza publikoetan.