Angulazioa
Argazkigintzan eta zinemagintzan, angulazioa edo ikusizko angelua kamararen eta filmatu nahi den objektuaren mailaren artean dagoen angeluaren ezarpena da, plano jakin bat sortze aldera. Angulazio mota hauek bereizten dira:
normala, objektua eta kamara maila berean daudenean
pikatua, kamara objektua baino gorago jartzen denean, objektua goiko angelu batetik ikusarazteko;
kontrapikatua, kamara objektua baino beherago jartzen denean, objektua behetik ikusarazteko;
zenitala, kamara objektuaren bertikalean jartzen denean, goitik ikusarazteko.