Amnistia une historiko edo zirkunstantzia zehatzetan delitu edo bestelako lege-hauste jakinengatik pertsona batzuei ezarritako zigorrak bertan behera utzi eta horiengatik pertsona horien aurka abiarazi eta garatu litezkeen epaiketak eta bestelako prozedurak guztiz baztertzea da. Politikoki hartzen den erabakia da, orokorrean horretarako espreski jaulkitako lege baten bitartez gauzatzen dena, juridikoki onargarria izan dadin.
Amnistia eta indultua alderatu ohi dira: indultuan zigorraren aplikazioa bertan behera geratzen bada ere, halako barkamen baten bitartez; amnistian, berriz, zigorra guztiz ezeztatzen da, egindako okerrak ahantzaraziz nolabait esateko. Agintari eta kargu politiko batzuei karguan dauden bitartean ematen zaien immunitatetik ere bereizi behar da, immunitatea edozein deliturengatik izaten baita eta pertsona jakinentzat, gizateriaren aurkako krimenak kenduta, amnistia soilik delitu jakinak errugabetzeko egiten den bitartean.
Loturiko artikuluak
Inskripzioa (zuzenbidea)Inskripzioa Erregistro Zibilean, Merkataritza Erregistroan eta Jabetza-Erregistroan egitate juridiko bati buruz giten den lehenengo idazpen edo oharra da, Erregistro Zibilean pertsonen egoera zibilari buruzkoak, Merkataritza Erregistroan merkataritza-sozietateen sorrera…
Ziurtagiria (definizioa)Ziurtagiria zerbait burutu dela egiaztatzen duen idatzizko agiria da, hori egiaztatu dezakeen erakundeak edo pertsonak sortua eta sinatua. Beste hizkuntzetan: ingelesez, proof, receipt; gaztelaniaz, justificante.
Amnistia (definizioa)Amnistia gobernu batek, gehienetan horretarako espreski plazaratutako lege baten bitartez, preso talde jakin bat, gehienetan preso politikoak, zigorgabetu eta presondegitik ateratzeko erabakia da. Euskal Herriko gatazkan, ohiko eskaera…