Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Amaierako ebaluazioa

Amaierako ebaluazioa, bukaerako ebaluazioa, azkeneko ebaluazioa edo azken ebaluazioa ikaskuntza-irakaskuntza prozesu estandar baten ondoren, hala nola sekuentzia didaktiko baten ondoren eta ikasturtea edo hezkuntza-zikloa bukatuta, garatzen den ebaluazioa da, hasieran planteaturiko helburuak bete diren zehazte aldera. Haur-hezkuntzan, haurraren garapena egokia den erabiltzen da. Ebaluazio hezitzailearen azken mugarri gisa interpretatu daiteke edo ebaluazio sumatibo huts gisa, besterik gabe azken helburuak bete diren egiaztatzeko, zuzendu edo hobetzeko aukerarik eman gabe.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,* evaluación final*.

169 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.