Ahots-moldea
Fonetikan, ahots moldea, ahosmoldea edo artikulazio modua fono edo ahots-soinu bat, zehatzago kontsonante bat, ahoskatzerakoan soinu mota eragiten duten hainbat faktore biltzen dituen ezaugarria da: besteak beste, airea kanporatzean jartzen den traba mota (adibidez, soinuaren artikulazioaren une batean traba erabatekoa da, kontsonantea herskaria dela esaten da); eta soinua emititzeko erabiltzen den kanala -ahoa edo sudurra, alegia- (herskarien artean, leherkariak -ahokoak, alegia- eta sudurkariak bereiziko lirateke horren arabera). Ahoskunearekin batera, ahots-moldeak soinuaren artikulazioa definituko du.** Beste hizkuntzetan: **gaztelaniaz, modo de articulación.