Ahalera
Hizkuntzalaritzan, ahalera posibilitatea adierazteko adizkiaren modua da. Euskaraz, ahalerak posibilitateaz gainera ahaltasun edo gaitasuna ere adierazten du, eta aditz laguntzailean eragiten du, forma laburrean (adibidez, egin dezaket), orainaldia, iragana eta hiptetikoa edo etorkizunekoa bereiziz. Ahal aditzarekin forma perifratikoa edo luzea erabiliz ere adieraz daiteke (aurreko adibidearen esanahi berdinarekin, egiten ahal dut). Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, modo potencial.