Agintaritza partekatua
Agintaritza partekatua bereziki etxean, gurasoen artean, eta eskolan, gurasoen eta irakasleen artean, haurra edo gaztea agindu, zuzendu edo gobernatzeko ezartzen den modu bat da, kontsentsuz eta era koordinatuan garatu edota guraso edo irakasle batek bere kabuz hartutako erabakiak, agintaritza osoa ez badu ere, errespetatu egiten dituena. Partekatu gabeko agintaritzak haurrari mezu eta jarraibide desberdinak eta kontrajariak helarazteko arriskua dakar, haurra erreferentzia garbirik gabe utziz. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, autoridad compartida.