Adierazle makroekonomikoak (adierazle ekonomikoak)
Adierazle makroekonomikoak, maiz besterik gabe adierazle ekonomikoak edo indikatzaile ekonomikoak ere deituak, herrialde, eskualde edo sektore ekonomiko bateko koiuntura ekonomikoa nola doan zehazten duten**adierazle**, neurri edo metrikak dira, gehienetan datu estatistikoak bilduz kalkulatzen direnak. Horien artean daude, besteak beste, Kontsumo Prezioen Indizea (KPI), Barne Produktu Gordinaren hazkundea eta Industria Produkzioaren Indizea. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, indicadores económicos.