Subsidioa
2024/3/29Subsidioa (etimologikoki, latinezko subsidium hitzetik, "laguntza, errefortzua") administrazio publikoek ematen duten dirulaguntza da, pertsona edo familia bat egoera larrian dagoenean (iraupen luzeko langabezian, esaterako) haren oinarrizko edo premiazko beharrak asetzen laguntzeko. Enpresentzat ere izan daiteke, ekoizpena galerekin garatzen denean edo aparteko galerak izan direnean, sektore produktibo oso bat laguntzeko asmoarekin. […]